2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, Cederna Garalur elkartearekin sinatutako hitzarmenean, zeinak helburu baitu Onbordiko tunelaren gainean kanala iragazgaizteko obra egitea
Lesakako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen gehigarri bat onestea Lesakako Udalaren eta Cederna Garalur elkartearen arteko hitzarmen arautzailea aldatzeko. Hitzarmenaren helburua da Onbordiko tunelaren gaineko ubidea iragazgaizteko obra egitea, "Baztan Bidasoa" Helmugan Turismo Jasangarria Sustatzeko Planaren barnean.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Lesakan, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2600209