21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko lan-egutegia

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2025eko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2026ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2026an:

–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a, larunbata: herriko jaieguna.

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, larunbata: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 2a, astelehena: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Langileek beste ordutegi batzuk izan ahalko dituzte, lanaldi partzialagatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bestelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan hartuko dira honako hauek dituztenak: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten seme-alabak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, mendekotasuna dutenak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 28 ordu izanen dituzte; horietatik, egun bat oporrei erantsiko zaie (29 egun izanen dira, eta ez 28) eta 2 egun eta 6 ordu, herriko festetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Era berean, martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen arabera dagozkien egunak hartzen ahalko dituzte langileek. Lege horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen du, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2600475