Iragarkia
21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
6133E/2025 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" izeneko deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak onartu, aldatu eta 2026rako gastua baimentzen baita. DDBN kodea: 862368.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 14an eman 1657E/2021 Ebazpenaren bidez, enplegu inklusiboko programak egiteko oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia onetsi ziren, DDBN identifikazioa: 566588 (2021eko martxoaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 143. zk.).
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 456E/2022 Ebazpenaren bidez, "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren gastua baimendu zen, eta deialdiaren oinarri arautzaileak aldatu ziren (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 58. zk., 2022ko martxoaren 22koa).
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 28an emandako 25406E/2022 Ebazpenaren bidez, enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdirako gastua baimendu zen.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 16an emandako 221E/2024 Ebazpenaren bidez, "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren 2024rako gastua baimendu zen eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatu ziren (2024ko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 51. zk.).
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 1391E/2024 Ebazpenaren bidez, zuzendu egin zen otsailaren 16ko 221E/2024 Ebazpena, 2024rako gastua baimendu zuena, eta aldatu egin ziren "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" izeneko deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 107 zk., 2024ko maiatzaren 24koa).
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 12an emandako 6133E/2024 Ebazpenaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" izeneko deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak onartu, aldatu eta 2025rako gastua baimendu zen.
Ondoren, zenbait erakundek espedienteak aurkeztu dituzte deialdian parte hartzeko. Denbora horretan zailtasunak antzeman dira, bai entitateen aldetik, dagozkien programak exekutatu ahal izateko, bai unitate kudeatzailearen aldetik, izapideak baliozkotzeko eta egiteko orduan, behar bezala kudeatze aldera.
Zehazki, sortu diren alderdirik garrantzitsuenak honako hauekin daude lotuta: programaren edukia, laneratutako pertsonatzat hartzea, proiektuak baloratzea, dirulaguntzaren zenbatekoak eguneratzea, eskabideak eta aurkezteko epeak argitzea, programa garatzeko baldintza teknikoak, proiektuen jarraipenak eta I. eranskina (jarduera ekonomiko kontratatuenak), Il eranskina (okupazio kontratatuenak) eta III. eranskina (proiektuaren memoria) eguneratzea.
Horregatik, kudeaketa-disfuntzio batzuk zuzentzeko eta egin beharreko hobekuntzak egiteko, bidezkoa da deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzea. Zehazki, honako hauek aldatzen dira: 4. oinarritik 8.era (biak barne), 10. eta 20. oinarriak eta I., II. eta III. eranskinak.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. "Enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdia onestea.
2. 300.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastu-aurrekontuko 950003 96400 4819 241106 "Konferentzia sektoriala. Enplegu inklusiboko programak" [PEP: E-24/000737-01 elementua] partidaren kontura, edo 2026an baliokidea den partidaren kontura, kreditu erabilgarria egotearen baldintzapean.
3. Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak honela aldatzea:
–4. oinarria partzialki aldatzen da. Honela geldituko da testua:
4.–Programaren edukia.
4.1.1.4. 4.1.1.3. puntuan aipatutako jarduerak emateko modalitatea nahitaez presentziala izanen da I) eta II) kasuetan. III) kasuan, modalitatea presentziala izanen da lehentasunez.
–5. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:
5.–Programen balorazioa.
5.1. Programen kalitatea baloratzeko irizpideak.
Hauek dira programak baloratzeko irizpideak:
I.–Sektorea.
Aurkeztutako programa eranskinean aipatzen diren enplegua sortzeko sektoreetako bati zuzendua badago: 5 puntu.
II.–Lanbide profila:
Aurkeztutako programa II. eranskinean aipatzen diren enplegu eskaria duten lanbide profil bati zuzendua badago: 5 puntu.
III.–Jarduketa eremua:
Programa honako eremu hauetako batzuei soilik zuzenduta egonen da:
1. eremua: Iruñeko Bigarren Zabalguneko eta Iturrondoko enplegu-agentziak.
2. eremua: EA Tutera.
3. eremua: EA Lizarra.
4. eremua: EA Tafalla.
5. eremua: EA Lodosa.
6. eremua: EA Agoitz.
7. eremua: EA Doneztebe.
8. eremua: EA Altsasu.
Aurkeztutako programa 1. edo 2. eremuetan garatzen bada, 5 puntu emanen dira. Programa beste eremu batean garatzen bada, 10 puntu emanen dira.
Programako jarduera guztiak (4.1 oinarria) hautatutako Enplegu Agentziaren eragin-eremuko udalerri batetik edo batzuetatik eman beharko dira.
IV.–Programako parte-hartzaile kopurua: 10 puntu, gehienez.
PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA | PUNTUAZIOA |
7 eta 9 parte hartzaile artean | 5 |
10 eta 12 parte hartzaile artean | 7 |
13 eta 15 parte hartzaile artean | 10 |
V.–Laneratzearen ehunekoa: 5 puntu.
GIZARTERATZEAREN EHUNEKOA | PUNTUAZIOA |
% 16tik behera | 0 |
% 16 eta % 20 artean | 1 |
% 21etik % 25era bitarte | 3 |
%25etik gora | 5 |
VI.–Berdintasun plana: 5 puntu.
Erakunde onuradunak berdintasun-plan bat indarrean badu emanen dira.
VII.–Programaren memoria: 55 puntu gehienez.
1. Programaren deskribapena: (15 puntu).
a) Helburu orokorrak eta berariazkoak eta adierazleak: (Puntu 1).
b) Metodologia: (Puntu 1).
c) Aurreikusitako jarduketak: (Puntu 1).
d) Egutegia: (Puntu 1).
e) Tresnak eta/edo teknikak: (Puntu 1).
f) Alderdi berritzaileak: (5 puntu arte). Programan aplikatu beharreko neurri berritzaile zehatzak zehaztuko dira.
Neurri bakoitzerako honako hauek adieraziko dira: I) Berrikuntzaren justifikazioa; II) Espero den eragina; III) Neurriaren deskribapena. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak berritzailetzat jotzen duen neurri bakoitza puntu batekin baloratuko da.
g) Genero-ikuspegia: (5 puntu arte). Programan aplikatu beharreko neurri zehatzak zehaztuko dira.
Neurri bakoitzerako honako hauek adieraziko dira: I) Neurriaren justifikazioa; II) Espero den eragina; III) Neurriaren deskribapena. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bidezkotzat jotzen duen neurri bakoitza puntu batekin baloratuko da.
Erakundeak aurkeztutako Berdintasun Planean jasotako alderdiak ez dira baloratuko, beste atal batean baloratu direlako.
2. Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak: (gehienez ere 15 puntu).
5 puntu nahitaezko gutxieneko orduak (4.2.2 oinarria) gainditzen dituzten 5 prestakuntza-ordu bakoitzeko, gehienez 15 puntu.
3. Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintzak. (gehienez ere 10 puntu).
2,5 puntu nahitaezko gutxieneko orduak (4.2.2 oinarria) gainditzen dituzten 10 prestakuntza-ordu bakoitzeko, gehienez ere 10 puntu.
4. Erakundeak azken 10 urteetan enplegu-prestakuntzako programa mistoetan izan duen esperientzia. 10 puntu gehienez.
Programa bakoitzeko puntu bat emanen da.
Programaren iraupena urtebetetik goitikoa bada, 2 puntu emanen dira.
Dagokion esleipen-ebazpena identifikatu beharko da esperientzian.
5. Ebaluazio-sistema, 5 puntu.
Entitateak ebaluazio-sistema bat badauka eskainitako jarduketen kalitatea eta erabiltzaileen gogobetetze-maila, enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea kontrolatzeko, 5 puntu emanen dira. Proiektuaren memorian ebaluazio-sistema zehaztuko da.
Kasu horretan, egindako ebaluazioa aurkeztu behar du entitateak, azken justifikazioarekin batera.
5.2. Programen gutxieneko puntuazioa.
Diruz lagundutako programek gutxienez 55 puntu izanen dituzte, balioespenerako irizpideak aplikatuz eskuratzen ahal direnak".
–6. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:
6.–"Artatutzat" hartzen diren eta "laneratutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.
6.1. "Artatutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.
6.1.1. "Artatutzat" hartzen da agindu hauek guztiak betetzen dituena:
a) 4.1.2 (Zeharkako Konpetentziak PE), 4.1.3 (Oinarrizko Alfabetatze Digitala PE) eta 4.1.4 (Kualifikazioaren eta/edo Birkualifikazioa PE oinarrietan aurreikusitako prestakuntza-ekintzetatik gutxienez bi egin izana. Gutxienez % 75eko asistentzia eskatuko da prestakuntza-ekintza bakoitzerako.
b) Orientazio-zerbitzuetarako 4.2.2 oinarriko gutxieneko orduen % 100 jaso izana (4.1.1 oinarria).
c) Hau izatea: I) Banakako diagnostikoa eta profila egitea; eta II) Enplegurako ibilbide pertsonalizatuaren diseinua, Enpleguko Akordio Pertsonala sinatuta eta onartuta, 4.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.
6.1.2. Bi erakunde onuradunek ez diote pertsona berari aldi berean arreta ematen ahalko, eta inork ez du deialdi honetako programa bat baino gehiago egiten ahalko urtean.
6.2. "Laneratutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.
Hala "lan merkatuan sartzeagatik", nola "hezkuntza sistemara itzultzeagatik" hartzen ahalko dira laneratutzat programaren hartzaileak.
6.2.1. Lan merkatuan sartzean laneratzeko baldintzak.
Laneratzearen zenbaketa aldian (6.2.3. eta 6.2.4. oinarriak) bere egoera honako modu hauetakoren batean hobetu duen parte hartzaile oro hartuko da "lan merkatuan sartzeagatik laneratutzat":
a) Lan-kontratu bat edo batzuk sinatu ditu, ez nahitaez jarraituak. Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan aurreikusitako lanaldi arruntaren gutxienez % 50 duten kontratuak baino ez dira zenbatuko.
b) Langile autonomoen araubide berezian alta ematea, kuotak ordainduta.
a) eta b) irizpideetarako, gutxienez 90 egunez egon behar izan du Gizarte Segurantzan alta emanda.
6.2.2. Hezkuntza-sistemara itzultzean laneratzeko baldintzak.
Laneratzearen zenbaketa aldian (6.2.3. eta 6.2.4. oinarriak) eskakizun hauetakoren bat betetzen duen parte hartzaile oro hartuko da "hezkuntza sistemara itzultzeagatik laneratutzat":
a) Derrigorrezko hezkuntza-etapa eta derrigorrezkoaren ondokoa.
Zenbaketa-aldiaren barruan, honako hezkuntza-etapa hauetako edozeinetan matrikulatu eta parte hartzen hasi izana eskatuko da: DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa edo unibertsitatea
b) Profesionaltasun-ziurtagiria (1. mailatik 3.era) honako kasu hauetan:
I. Zenbaketa-aldiaren barruan, beharrezkoa izanen da onartuta egotea eta Profesionaltasun Ziurtagiri (aurrerantzean PZ) oso baten prestakuntza-ikastaro bat hasita izatea.
II. Egingarria izanen da, halaber, zenbatzeko aldiaren barruan, pertsonak PZ bat hasi eta burutzen badu oso-osorik prestakuntza-modulu independenteen bidez, lanbide-praktiken modulua barne.
III. Era berean, PZ bat osatzen ahalko da programan parte hartu aurretik gaitasun-unitate bat edo batzuk partzialki egiaztatuta dituen denbora-tartearen barruan, dela prestakuntza-bidetik, dela esperientzia egiaztatuz.
Edozein kasutan ere (ii eta iii), laneratze gisa hartuko da kontuan laneratzea zenbatzen den aldiaren azken egunean pertsonak konpetentzia-atal guztiak egiaztatuta dituenean eta PZ osatzeko aukera emanen dion praktika-modulua egiten ari denean.
c) Matematika eta Gaztelaniako funtsezko gaitasunak (FG) (2. edo 3. maila).
Zenbaketa-aldiaren barruan, Nafarroako Gobernuko CEBA batean bi FG horietako batean matrikulatu, egin eta gainditu izana eskatuko da, baita beste FG bat hasi izana ere.
d) Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetara sartzeko ikastaroa (erdi edo goi mailakoa).
Zenbaketa-aldiaren barruan, erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara sartzeko ikastaro bat matrikulatu, egin eta gainditu izana eskatuko da.
6.2.3. Laneratzearen zenbaketa aldiaren hasiera.
Norbait "laneratutzat" hartzeko, lan merkatuan sartu aurretik (6.2. 1. oinarria) edo hezkuntza sistemara itzuli aurretik (6. 2. 2. oinarria), honako baldintza hauek bete behar dira: a) Banakako diagnostikoa eta profila egin zaio eta b) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatu zaio, ondorioz, enplegurako akordio pertsonala sinatu eta onartu du, eta Orientasaren dagokion erregistroa egin zaio. Kasu horretan, enplegurako akordio pertsonala sinatzea eta onartzea eta Orientasaren erregistratzea hartuko dira laneratzearen zenbaketa aldiaren hasieratzat.
6.2.4. Laneratzearen zenbaketa aldiaren azkena.
Laneratzearen zenbaketa aldiaren azkena 12 hilabetekoa izanen da, Orientasaren erregistratutako orientazio ibilbidearen azken datatik kontatzen hasita.
6.2.5. Azken zerbitzuaren eta ibilbidearen itxieraren arteko desoreka.
Ibilbidearen azken zerbitzuaren datatik ibilbidearen itxierara ez dira 30 egun baino gehiago igarotzen ahalko. Epe luzeagoa igaroz gero, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ibilbidearen azken-data zuzenduko du, eta azken zerbitzuarekin bat etorriko da.
–7. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:
7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
7.1. Erakunde onuradunak honako zenbateko hauek jasoko ditu 4.1 apartatuan zehaztutako zerbitzuak emateagatik:
OINARRIA | JARDUKETA | BANAKAKO ORDUAREN MODULUA | TALDEKO ORDUAREN |
4.1.1 | Orientaziorako zerbitzuak. | 26,00 euro | 12,00 euro |
4.1.2 | Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak | Ez da bideragarria | 12,00 euro |
4.1.3 | Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza ekintzak | Ez da bideragarria | 12,00 euro |
4.1.4 | Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintza | Ez da bideragarria | 12,00 euro |
4.1.2, 4.1.3 eta 4.1.4. atalen kasuan, prestakuntza-ekintzara bertaratzearen % 75era iritsitakoan, pertsonak bere osotasunean osatu duela ulertuko da, eta erakundeak ekintzaren ordu guztiengatik konpentsazio ekonomikoa jasoko du.
Prestakuntza-ekintza batera % 75era iristen ez den pertsona ez-osatutzat joko da, eta erakundeak ez du konpentsazio ekonomikorik jasoko.
7.2. Honako zenbateko hauek jasoko ditu erakunde onuradunak laneratutako parte-hartzaile bakoitzeko:
a) Besteren kontura ""lan merkatuan sartzeagatik laneratutzat" hartzen den parte-hartzaile bakoitzeko 2.600 euro gehituko dira.
b) Kontratu mugagabe bakar baten bidez besteren kontura "lan merkatuan sartzeagatik laneratutzat" hartzen den pertsona bakoitzeko, 7.2.a) letran adierazitako zenbatekoa 6.000 eurora arte igoko da (2.600 euro + 3.400 euro).
c) 7.2.a) eta 7.2.b) ataletan adierazitako zenbatekoak proportzionalki murriztuko dira lanaldi partzialeko kontratazioen kasuan, betiere 6.2.1.a) oinarrian ezarritako gutxienekoa betetzen bada.
d) Norberaren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.600 euro gehituko dira.
e) "Hezkuntza-sistemara itzultzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.600 euro gehituko dira.
f) Programan aurkeztutako ehunekoa baino handiagoa den laneratze-zenbatekoa ordaintzen ahalko zaio erakunde onuradunari, baldin eta 7.6 oinarrian finkatutako parte-hartzaile bakoitzeko kostu unitarioa gainditzen ez bada.
7.3. Parte-hartzaileak "artatutzat" eta "laneratutzat" hartzeko betekizunak betetzen baditu, 7.1 eta 7.2 apartatuetan aurreikusitako zenbatekoak jasoko ditu erakunde onuradunak.
7.4. 6.2 atalean ezarritakoaren arabera parte-hartzaileak "laneratutzat" hartzeko betekizunak baino ez baditu betetzen, 7.2 apartatuan aurreikusitako zenbatekoak jasoko ditu erakunde onuradunak.
7.5. Erakunde onuradunak aparteko zenbateko bat gehitzen ahalko du "Bertaratze-beka" eta "Beste gastu batzuk" kontzeptuen pean, honako honi jarraikita:
a) Bertaratze-beka.
400 euro parte-hartzaile bakoitzeko, "Bertaratze-beka" kontzeptupean. Erakunde onuradunak nahitaez ordainduko die programa burutzean 6.1. oinarriaren arabera "artatutzat" gisa sailkatzeko baldintzak betetzen dituzten onuradunei.
b) Bestelako gastuak.
"Beste gastu batzuk" kontzeptupean, gehienez 115 euro parte-hartzaile bakoitzeko.
Zenbateko hori programa burutzean 6.1. oinarriaren arabera "artatutzat" gisa sailkatzeko baldintzak betetzen dituen onuradun orori bakarrik egozten ahalko zaio.
Gastuak behar bezala justifikatu beharko dira justifikazio-memorian. Programetako zerbitzuekin zerikusia izan behar dute, eta harreman zuzena eta zalantzarik gabeko eragina izan behar dute parte-hartzaileengan. Adibide gisa, gastu horiek honako hauek izan daitezke:
–Prestakuntzarako materialak.
–Parte-hartzaileei arreta ematen dieten langileen prestakuntza.
–Sentsibilizazio eta erakartze kanpaina.
–Joan-etorrien gastuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluan aurreikusitako mugen arabera.
–Programaren ondoriozko beste batzuk.
7.6. Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoak ez du inola ere gaindituko 3.000 euroko kostu unitarioa arreta emandako/laneratutako parte-hartzaile bakoitzeko.
7.7. Erakunde bat, gehienez, 2 programaren onuradun izanen da urte natural bakoitzean. Kasu horretan, gutxienez horietako bat Iruñeko metropoli-eremutik at egin behar da nahitaez (ikus III. eranskina).
–8. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:
8.–Eskaerak eta aurkezteko epea.
8.2. Eskaerak kasuan kasuko gastu-baimena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu beharko dira, eta, beranduenez, deialdia indarrean dagoen urte bakoitzeko maiatzaren 31ra arte.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
a) Proiektuaren memoria (III. eranskina).
b) Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (V. eranskina)
c) 2. oinarri arautzailearen 2.2 apartatuko erantzukizunpeko adierazpena. (VI. eranskina).
d) Programarako kontratatuko diren langileek 10.3 oinarrian ezarritako baldintzak beteko dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (VII. eranskina).
e) Berdintasun-plana, halakorik badu eta programaren memorian baloratu beharreko elementu gisa sartu badu.
f) Ebaluazio sistema, halakorik badu eta programaren memorian baloratu beharreko elementu gisa sartu badu.
–10. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:
10.–Programa garatzeko betekizun teknikoak.
10.1. Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek programako jarduerak garatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izan beharko dituzte, eta baliabide horiek proiektuaren memorian adieraziko dira (III. eranskina).
10.2. Orientazio-zerbitzuak emateko (4.1.1 oinarria), bi profil hauetako bat duten profesionalek parte hartzea eskatuko da:
1. profila: Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko lizentziaturan, diplomaturan edo graduan titulazio akademiko hauetakoren bat duten profesionalak, edozein espezialitatetan eta nomenklatura-aldaeretan: psikologia, pedagogia, psikopedagogia, soziologia, hezkuntza-zientziak, lan-zientziak, gizarte-lana, lan-harremanak, irakasletza eta gizarte-hezkuntza.
2. profila: Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko lizentziatura-, diplomatura- edo gradu-mailako titulu akademikoak dituzten profesionalak, 1. profilean aipatzen ez direnak. Profesional horiei, gainera, honako lanbide hauetako edozeinetan gutxienez sei hilabeteko lan-esperientzia egiaztagarria izatea eskatuko zaie:
–Lanbide orientazioko eta/edo enplegu kudeaketako teknikaria.
–Giza baliabideetako teknikaria.
–Enplegu aztertzailea.
Prestakuntza programetako teknikaria (lantegi-eskola eta enplegu lantegia, PEPI edo antzekoa) eta/edo enplegua sustatzeko programetako teknikaria (enpleguko eta tokiko Garapeneko agenteak, enplegu zentro bereziak eta laneratze enpresak).
10.3. 4. oinarrian ezarritako jarduerak egiteaz arduratzen diren teknikariak aldatzen badira, ezinbestekoa izanen da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari 7 egun balioduneko epean jakinaraztea, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Nolanahi ere, programan parte hartzen duten pertsonak erakunde esleipenduneko langileek artatzen jarraitu beharko dute ordezkapen-aldian.
10.4. Aurreko ataletan aipatzen diren betekizun tekniko guztiak mantendu egin beharko ditu erakunde onuradunak programa indarrean den bitartean, eta indarraldiaren edozein unetan "bertatik bertara" begiratutzen eta egiaztatzen ahalko dira.
–20. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:
20.–Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola.
Dirulaguntzak ematen dituen organoak ahalmena izanen du aldian-aldian nahi adina kontrol eta egiaztapen egiteko, diruz lagundutako jarduera gauzatzen den ziurtatzeko, baita ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko ere.
20.1. Jarraipen Batzordeak.
Bi hilean behingo jarraipen batzorde presentzialak eginen dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan, eta haietan izanen dira entitate onuradunaren eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ordezkariak. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen batzordeen aldizkakotasuna, modalitatea eta kokapena aldatzen ahalko ditu, jarraipen eta kontrol ahalmenaren arabera.
20.2. Jarraipena egiteko aldian behingo txostenak.
Erakunde onuradunek, jarraipen-batzorde bakoitzean, proiektua gauzatzeari buruzko txosten bat aurkeztuko dute. Txosten horretan, deialdiaren esparruan eman diren enplegurako orientazio-zerbitzuei buruzko informazioa jasoko da, bai eta erakundeek berek edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zehazten duten beste informazio interesgarri bat ere.
–I. ERANSKINA aldatu da, eta testu hau izanen du:
I. ERANSKINA.–2025. URTEAN GEHIEN KONTRATATUTAKO JARDUERA EKONOMIKOAK (URTARRILA-IRAILA)
GUZTIZKOA | % | ||
10 | Elikagaien Industria | 26.962 | % 12,56 |
86 | OSASUN-ARLOKO JARDUERAK | 23.010 | % 10,72 |
56 | OTORDU ETA EDARIEN ARLOKO ZERBITZUAK | 18.484 | % 8,61 |
85 | HEZKUNTZA | 15.725 | % 7,32 |
47 | TXIKIZKAKO MERKATARITZA | 11.416 | % 5,32 |
81 | Eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintzako jarduerak | 10.427 | % 4,86 |
01 | Nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta haiekin zerikusia duten zerbitzuak | 9.631 | % 4,49 |
87 | Egoitza-establezimenduetako laguntza | 9.155 | % 4,26 |
29 | Ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa | 8.698 | % 4,05 |
93 | Kirol, jolas eta entretenimendu jarduerak | 5.947 | % 2,77 |
88 | Ostaturik gabeko gizarte zerbitzuen jarduerak | 5.337 | % 2,49 |
84 | Administrazio publikoa eta defentsa; derrigorrezko gizarte segurantza | 5.171 | %2,41 |
90 | Sorkuntza-jarduerak, jarduera artistikoak eta arte eszenikoak | 4.791 | % 2,23 |
46 | Handizkako merkataritza | 4.634 | % 2,16 |
55 | Ostatu arloko zerbitzuak | 4.517 | % 2,10 |
25 | Metalezko produktuen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 4.479 | %2,09 |
49 | Lurreko eta hodi-sare bidezko garraioa | 4.306 | % 2,01 |
52 | Biltegiratzea eta garraioaren jarduera osagarriak | 3.270 | % 1,52 |
97 | Etxeetako jarduerak, etxeko langileak enplegatzen diren aldetik | 3.016 | % 1,40 |
43 | Eraikuntza espezializatuko jarduerak | 2.924 | % 1,36 |
22 | Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa | 2.737 | % 1,27 |
94 | Elkarte jarduerak | 2.612 | % 1,22 |
59 | Zinemagintzako ekoizpena, bideoko eta telebistako saioetako jarduerak, soinu-grabaketa eta musika-edizioa. | 2.005 | % 0,93 |
28 | Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipamenduaren fabrikazioa. | 1.998 | % 0,93 |
82 | Bulegoko administrazio-jarduerak eta enpresetarako beste laguntza-jarduera batzuk | 1.907 | % 0,89 |
17 | Paperaren industria | 1.677 | % 0,78 |
41 | Eraikinen eraikuntza | 1.560 | % 0,73 |
71 | Arkitekturako eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoak; saiakuntzak eta azterketa teknikoak | 1.481 | % 0,69 |
38 | Hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzeko jarduerak | 1.462 | % 0,68 |
95 | Ordenagailuak, gai pertsonalak eta etxeko tresnak, ibilgailu motordunak eta motozikletak konpontzea eta mantentzea | 1.420 | % 0,66 |
24 | Metalurgia | 1.394 | % 0,65 |
96 | Zerbitzu pertsonalak | 1.250 | 0,58 |
78 | Enpleguarekin lotutako jarduerak | 1.236 | 0,58 |
–II. ERANSKINA aldatu da, eta testu hau izanen du:
II. ERANSKINA.–2025. URTEAN GEHIEN KONTRATATUTAKO LANBIDEAK (URTARRILA-IRAILA)
GUZTIZKOA | % | ||
9700 | MANUFAKTURAKO INDUSTRIETAKO PEOIAK | 43.574 | % 21,71 |
5120 | SOLDATAPEKO ZERBITZARIAK | 13.569 | % 6,76 |
9210 | BULEGO, HOTEL ETA ANTZEKO BESTE ESTABLEZIMENDUETAKO GARBITZAILEAK | 11.895 | 5,93 |
5220 | DENDA ETA BILTEGIETAKO SALTZAILEAK | 9.352 | % 4,66 |
5611 | OSPITALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEAK | 7.295 | % 3,63 |
4500 | BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO JENDAURREKO ZEREGINAK DITUZTEN ADMINISTRARIAK | 6.226 | % 3,10 |
5629 | BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO OSASUN-ZERBITZUETAN PERTSONEN ZAINTZARAKO LANGILEAK | 5.458 | % 2,72 |
2121 | ERIZAIN EZ-ESPEZIALIZATUAK | 5.079 | % 2,53 |
9490 | FUNTSEZKO BESTELAKO OKUPAZIOAK | 4.737 | % 2,36 |
9511 | NEKAZARITZAKO PEOIAK (SALBU BARATZE, NEGUTEGI, HAZTEGI ETA LORATEGIETAN) | 4.677 | % 2,33 |
2240 | LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK | 4.531 | % 2,26 |
2220 | LANBIDE-HEZIKETAKO IRAKASLEAK (IKASGAI ZEHATZAK) | 4.210 | % 2,10 |
9310 | SUKALDARITZAKO LAGUNTZAILEAK | 3.192 | % 1,59 |
2824 | GIZARTE-LAN ETA HEZKUNTZAKO PROFESIONALAK | 3.117 | % 1,55 |
5721 | HAUR-ZAINTZAILEAK HAURTZAINDEGI ETA IKASTETXEETAN | 3.074 | % 1,53 |
9100 | ETXEKO LANGILEAK | 3.073 | % 1,53 |
2932 | MUSIKAGILEAK, MUSIKARIAK ETA ABESLARIAK | 2.973 | % 1,48 |
9229 | BESTELAKO GARBITZAILEAK | 2.783 | % 1,39 |
5110 | SOLDATAPEKO SUKALDARIAK | 2.768 | % 1,38 |
3724 | JOLAS- ETA ENTRETENIMENDU-JARDUERETAKO MONITOREAK | 2.742 | % 1,37 |
9530 | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO PEOIAK | 2.644 | % 1,32 |
8432 | SOLDATAPEKO KAMIOI-GIDARIAK | 2.317 | % 1,15 |
8333 | ORGA JASOTZAILEEN LANGILEAK | 2.164 | % 1,08 |
7705 | FRUTA ETA ORTUARIEN KONTSERBAGILEAK ETA ALKOHOLIK GABEKO EDARIAK EGITEKO LANGILEAK | 2.114 | %1,05 |
2935 | AKTOREAK | 1.594 | % 0,79 |
8121 | METALAK ESKURATU ETA ERALDATZEKO INSTALAZIOETAKO LANGILEAK | 1.566 | % 0,78 |
9811 | SALGAIETAKO GARRAIOKO PEOIAK ETA ZAMAKETARIAK | 1.493 | % 0,74 |
8143 | PAPER- ETA KARTOI-PRODUKTUAK FABRIKATZEKO MAKINETAKO LANGILEAK | 1.424 | % 0,71 |
8412 | SOLDATAPEKO AUTO-, TAXI- ETA FURGONETA-GIDARIAK | 1.424 | % 0,71 |
4309 | BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO JENDAURREKO ZEREGINAK EZ DITUZTEN ADMINISTRARIAK | 1.231 | % 0,61 |
2111 | FAMILIA-MEDIKUAK | 1.191 | % 0,59 |
5710 | ETXEZ ETXEKO PERTSONEN ZAINTZARAKO LANGILEAK | 1.151 | % 0,57 |
2230 | BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK (SALBU LANBIDE-HEZIKETAKO IKASGAI ZEHATZAK) | 1.149 | % 0,57 |
9512 | NEKAZARITZAKO PEOIAK BARATZE, NEGUTEGI, HAZTEGI ETA LORATEGIETAN | 1.055 | % 0,53 |
7701 | ABERE-HILTZAILEAK ETA HARAGI-INDUSTRIETAKO LANGILEAK | 1.012 | % 0,50 |
9602 | ERAIKINEN ERAIKUNTZAKO PEOIAK | 972 | % 0,48 |
7899 | BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO BESTE LANBIDE BATZUETAKO OFIZIAL, LANGILE ETA ARTISAUAK | 963 | % 0,48 |
7312 | SOLDATZAILEAK ETA OXIEBAKITZAILEAK | 925 | % 0,46 |
2252 | HAUR-HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK | 892 | % 0,44 |
5992 | BAINULARI-SOROSLEAK | 810 | % 0,40 |
–III. ERANSKINA aldatu da, eta testu hau izanen du:
III. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN MEMORIA
Nafarroako Atariko (www.navarra.es) izapideen atalean dagoen deialdiaren fitxako txantiloia erabiliz eginen da.
Iruñean, 2025eko abenduaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2516832
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
