21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

2026ko ekitaldiko karga-tasak

Esprontzedako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzea, %14, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako gehieneko koefizienteak aplikatzea.

–Partikularrek sustatutako jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza-zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Esprontzedan, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2600336