21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

2026rako zerga-tasak. Jendaurreko informazioa

Lukingo Udalak, 2025eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako tasa, indize eta ehuneko hauek 2026. urterako:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean (gutxienez %2 eta gehienez %5).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Honako hauek izanen dira sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko indizeak eta koefizienteak: urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (foru lege horren bidez, aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Karga-tasa legezko gutxienekoa izanen da tarte guztietarako; %8koa, alegia.

–Udal igerilekuak 2026:

  • 12 urtetik gorakoen abonuak: 60 euro.
  • 6 eta 12 urte bitartekoen abonuak: 45 euro.
  • Eguneko sarrera, 12 urtetik gorakoak: 6 euro.
  • Eguneko sarrera, 6 eta 12 urte bitartekoak: 5 euro.

Tasa hauek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira.

Lukinen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Javier Martínez Giralda.

Iragarkiaren kodea: L2600437