119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

235E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseiluarena, zeinaren bidez Jon Legarrea Oteiza jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

264E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Susana Miranda Alcoz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

169E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Juan Gallego Iraceburu jauna Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dago.

171E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Francisco Javier Larrea Larraz jauna, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Ataleko burua.

178E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Aintzane Echaide Gambra andrea izendatzen duena NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru bitarte baterako.

145/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

1017E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laneko erizain espezialisten plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

1095E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen, larrialdietako mediku albokoen, odol bankuko medikuen eta mediku ikuskatzaileen plaza huts batzuk, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako.

1096E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako plaza huts batzuk, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

1129E/2026 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jorge Olloqui Díaz jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Ama-haurren, Zeladoreen eta Irakaskuntzaren arloko Laguntza Unitateko burua.

148/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita, alde batetik, kargutik kentzea María del Carmen Cuesta Chavarri andrea, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kidea izan dena Administrazioaren ordezkari gisa, eta, bestetik, María Mercedes Zapata Vázquez de Prada andrea batzorde horretako ordezko kide izendatzea, Administrazioaren ordezkari gisa.

149/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baita turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraio publikoko enpresek Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean izanen duten ordezkaria, baita haren ordezkoa ere.

1827/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

1903/2026 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Palmira Guillén Zaratiegui andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, etxezain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

177E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ainhoa Elizalde Usoz andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoko buru.

1141/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait irakasle titular izendatzen dituena.

1267/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Eduardo Elcano Sanz, artxiboetako teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1018E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita plazak bete gabe gelditu direla deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 5 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

1019E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita plazak bete gabe gelditu direla deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialisten 5 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 5/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, lehenik, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean eskatutako titulazio-betekizunak egiaztatuta, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartzen diren izangaien zerrendak; bigarrenik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa desagertzearen ondorioz Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sarturik gelditu diren espezialitateei dagozkien zerrendetatik kanpo gelditu diren izangaien behin betiko zerrendak; eta hirugarrenik, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 406/2025 Ebazpenean eratutako zerrendetan sartuko diren pertsonen behin betiko zerrendak.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 101/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 19ko 47/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

109E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez prestakuntza beka baten deialdia onesten baita Zuzenbideko gradudunentzat, Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuan aritzeko. DDBN kodea: 910193.

1.7. BESTELAKOAK

16/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2026ko maiatzaren 28an harturiko Erabakia. Erabaki horren bidez, batera baimentzen da kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdi bat onetsi eta izapidetu dezan, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak egiteko 2026ko ekitaldian.

108/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Iruñeko Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari Judoa, Eskrima eta Salbamendua eta Sorospena espezialitateak emateko. Beste baimen bat ematea beharrezkoa da, baimenduta zituen irakaskuntzetan aldaketa izan delako.

333/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira 2026-2027 ikasturtean arautzeko zer antolaketa eta funtzionamendu izanen dituzten Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek.

96/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2026-2027 ikasturteko eskola-garraioaren zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak.

168/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, funtzionarioen araubidean bete daitezkeen Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile lanpostuen zerrenda hasiera batez ezartzen duena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuei jarraituz.

420E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen integratua ematen baitzaio kautxu eta metalezko piezak itsaskortzeko instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioa Cascanteko udal mugartean dago eta haren titularra Vibracoustic Cascante SAU da.

2026ko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa JENDAURREAN JARTZEA.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ablitasko udal-mugarteko "Saso Pedriz III" legar meatzea handitzeko proiektua, Hormigones Beriain SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Adiosko, Biurrun-Olkozko, Tebas-Muru Artederretako, Olorizko, 107. fazeriako, Orisoaingo eta Aguilar Kodesko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena eta Ukarko udal-mugarteko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko proiektuaren aldaketa.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izendapen-proposamena

BAZTAN

Oposizio-lehiaketa, Zuzenbideko lizentziadunaren plaza bat betetzeko (euskarazko hizkuntza-eskakizuna duena). Oposizio-lehiaketa bete gabetzat jotzea

CASCANTE

Oposizioa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (ehorzlearen eginkizunekin). Deialdiko plaza bete gabe deklaratzea

CASTEJÓN

Oposizioa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena

UHARTE

Lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena

MENDIGORRIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena

MURCHANTE

Lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko. Deialdiko plazak bete gabe deklaratzea

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza. Deialdiko plazak bete gabe deklaratzea

ORKOIEN

Izangaien zerrenda bat egitea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako aldi baterako kontratatzeko

IRUÑA

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzailearen bi plaza, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin artxiboko erdi-mailako teknikariaren plaza bat, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen ingurumeneko goi-mailako tituludunaren 2 plaza. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen garapenaren aldeko lankidetzako teknikariaren 2 plaza. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Lekualdatzea, bete dadin ibilgailuen parkeko ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen erdi mailako tituludunaren (lorategiak) 2 plaza. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Oposizioa, barne-igoera murriztuan, bete daitezen mugikortasuneko ofizial ikuskatzailearen 3 plaza, gehienez ere. Izendapena

PAMPLONA

Oposizioa, bete dadin gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) 1 plaza, gehienez ere. Izendapen-proposamena

IRUÑA

Oposizioa, bete dadin laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 plaza. Izendapen-proposamena

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin goi-mailako tituludunaren kultur teknikariaren 1 plaza. Deialdia bete gabe uztea deklaratzea

Oposizioa, bete dadin lan lan-medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza. Izendapena

TAFALLA

Oposizioa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko barne-igoera murriztuan. Izendapena

Merezimendu-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion plaza hutsak betetzeko. Haur-hezitzailea izendatzea

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa, haur-hezitzaileen bi plaza betetzeko. Deialdiko plazak bete gabe deklaratzea

VILLATUERTA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat. Deialdiko plaza bete gabe deklaratzea

ZIZUR NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa murriztua, kultur koordinatzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ZARRAKAZTELU

Udal igerilekuak erabiltzeko erregelamendua. Behin betiko onespena

ERGOIENA

Alkateak ordainsariei uko egitea

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2071., 2072., 2073. eta 2074. lurzatietan. Behin betiko onespena

LESAKA

Aldaketa, musika-eskolaren barne-erregelamenduan. Hasierako onespena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 460. lurzatian. Behin betiko onespena

RIBAFORADA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1. lurzatian. Behin betiko onespena