119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

169E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Juan Gallego Iraceburu jauna Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dago.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Juan Gallego Iraceburu jauna Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko abuztuaren 3tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dago.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietarako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2608070