2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, barne-igoera murriztuan, bete daitezen mugikortasuneko ofizial ikuskatzailearen 3 plaza, gehienez ere. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 8an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko ebazpenaren bidez onetsi zen mugikortasuneko ofizial ikuskatzailearen 3 plaza, gehienez ere, barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdia, eta 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan, argitaratu zen.
Giza Baliabideetako zuzendariaren 2026ko martxoaren 27ko ebazpenaren bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2026ko martxoaren 30ean Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen.
Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 7. oinarrian jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda igorri ondoren, egokia da oposizioa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duten izangaien aldeko izendapena egitea.
Horregatik guztiagatik, ERABAKITZEN DA:
1. Bizkai Capapay, Erika izendatzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Proiektu eta Mugikortasuneko Alorreko Mugikortasuneko ikuskatzailearen lanpostua betetzeko (1-308000-2 plaza-zenbakia). Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean hartu beharko du plazaren jabetza.
2. Irusta Apraiz, Ainhoa izendatzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Segurtasuneko Alorreko Mugikortasuneko ikuskatzailearen lanpostua betetzeko (1-308000-3 plaza-zenbakia). Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean hartu beharko du plazaren jabetza.
3. Sanchez Diez-Ulzurrun, Miguel Ángel izendatzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Hiri Kontserbazioko Alorreko Mugikortasuneko ikuskatzailearen lanpostua betetzeko (1-308000-4 plaza-zenbakia). Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean hartu beharko du plazaren jabetza.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es, argitaratzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2608251