1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1141/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait irakasle titular izendatzen dituena.
Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu betetzeko sarbide lehiaketarako izendatutako hautaketa-batzordeek eginiko proposamenak –sarbide lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen, 2025eko abenduaren 23ko 2762/2025 Ebazpenaren bidez (2026ko urtarrilaren 1eko BOE)–, eta proposatutako interesdunek egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Unibertsitateko irakasle titular izendatzea honako hauek:
–Isabel García del Real Marco, 5163 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari dago atxikia.
–Guillem Ripoll Pascual, 6219 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ekonomia Aplikatua jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sailari dago atxikia.
Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 21ean.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2608476