119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 15ean emandako 130/2026 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.

Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskinean ageri da.

2. Espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskinean ageri da.

3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa, 126. artikulua; eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkari Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. eranskina.–Maisu-maistren kidegoko espezialitate berria eskuratu duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESKURATUTAKO ESPEZIALITATEAK

Antoñana Azcarate, Itxaso

Lehen Hezkuntza

Aranguren Galarza, Udane

Pedagogia Terapeutikoa

Astiz Goñi, Ainhoa

Lehen Hezkuntza

Ayesa Esquiroz, Marta

Lehen Hezkuntza // Musika

Casajus Gorostiaga, Maria Pilar

Pedagogia Terapeutikoa

Casanova Talavera, Marta

Pedagogia Terapeutikoa

Casimiro Garcia, Leyre

Lehen Hezkuntza // Entzumena eta Hizkuntza

Dufur Vicente, Nerea

Lehen Hezkuntza

Elizondo Melero, Amaia

Gorputz Hezkuntza

Fernandez Royo, Irache Rita

Pedagogia Terapeutikoa

Gaston Molina, Leyre

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa

Gorraiz Barberena, Oihana

Lehen Hezkuntza

Labiano Salon, Yolanda

Lehen Hezkuntza // Musika

Lacruz Frago, Maria

Lehen Hezkuntza // Entzumena eta Hizkuntza

Lizarraga Agundez, Iris

Haur Hezkuntza // Lehen Hezkuntza

Lopez Lorente, Ines

Pedagogia Terapeutikoa

Morato Perurena, Alaitz

Euskara (Nafarroa)

Ortega Larripa, Ainara

Lehen Hezkuntza

Paniego Andres, Alicia

Lehen Hezkuntza // Entzumena eta Hizkuntza

Rodriguez Navarro, Maria Sergia

Lehen Hezkuntza

Sanchez Perez, Patricia

Pedagogia Terapeutikoa

Sin Torres, Alberto

Lehen Hezkuntza // Entzumena eta Hizkuntza

Tellechea Gonzalez, Nerea

Musika

Uriz Etulain, Aitor

Pedagogia Terapeutikoa

Vizcay Ocon, Elena

Lehen Hezkuntza

II. ERANSKINA.–Maisu-maistren kidegoko espezialitate berririk eskuratu ez duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESKATUTAKO ESPEZIALITATEAK

OHARRAK

Astiz Goñi, Ainhoa

Pedagogia Terapeutikoa

Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Pedagogia Terapeutikoa espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik

Ayesa Esquiroz, Marta

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa

Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik

Casajus Gorostiaga, Maria Pilar

Euskara (Nafarroa)

Lehendik ere eskuratua du Euskara espezialitatea

Labiano Salon, Yolanda

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa

Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik

Martinez Morentin, Tania

Ez da maisu-maistren kidegoko funtzionarioa

Morato Perurena, Alaitz

Pedagogia Terapeutikoa

Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Pedagogia Terapeutikoa espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik

Pitillas Pellicer, Itziar

Lehen Hezkuntza

Atzerriko hizkuntzako eskakizunarekin izendatutako irakasleek ezin dute deialdi honetan parte hartu, ez direlako maisu-maistren kidegokoak

Ruiz Campaña, Noel

Ez da maisu-maistren kidegoko funtzionarioa

Iragarkiaren kodea: F2608152