2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1. lurzatian. Behin betiko onespena
Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ribaforadako 3. poligonoko 1. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Mecánicas Arrondo SLk sustatu duen agiriaren arabera, zeina Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzi baitu eta 2025-10-17koa baita. Ribaforadako 3. poligonoko 1. lurzatia Ribaforadako Udal Plan Orokorreko jarduera ekonomikoetarako S-2 sektorean dago (hiri-lurzoru finkatua), eta xehetasun-azterketaren helburua da hango bolumenen eta altueren antolamendua eta konposizioa zehaztea, eta gehieneko lerrokadurak finkatzea, bertan eraikia dagoen nabe nagusiaren atzealdea handitu ahal izateko, gehienez ere 308 m² handitzen ahal delarik.
Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatutako xehetasun-azterketa, eranskin gisa; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ribaforadan, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2607996