2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Lekualdatze-lehiaketa, haur-hezitzaileen bi plaza betetzeko. Deialdiko plazak bete gabe deklaratzea
Alkatetzaren urriaren 6ko 4597/2025 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, haur-hezitzaileen bi plaza huts (C mailakoak) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Tuterako Udalean. Aipatu oinarriak argitaratu ziren 2025eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean.
Hautapen-prozesua amaitu da, eta lehiakide bat berak ere ez du plaza hutsik aukeratu. Hortaz, Alkatetzaren maiatzaren 27ko 2376/2026 Ebazpenaren bidez, deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratu da, eta agindu da inguruabar hori argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta horren berri ematea Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean.
Tuteran, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2608207