119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Merezimendu-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion plaza hutsak betetzeko. Haur-hezitzailea izendatzea

Tafallako Udaleko alkatearen ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita bidezkoa dela Milka Arriaga Torres kontratatzea Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko gisa, haur-hezitzailearen lanpostuan jardun dezan, eta zeinaren bidez, orobat, plaza esleitzen baitzaio. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokionez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, udalaren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-fitxan) onetsi zen, sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpen batzuen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), onetsi ziren behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea edo kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.

2024ko abenduaren 23an emandako ebazpen baten bidez, onetsi zen Milka Arriaga Torres andreak eginiko eskaera, ezinbesteko kausa alegatuta. Hala, eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea eten egin zitzaion, aipatutako inguruabarra desagertu arte.

Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek;

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoa egitea Milka Arriagar Torresi, haur-hezitzailearen lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Plaza hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

06,4.2

Haur-eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2026ko ekainaren 10ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaiak ez badu egun horretan dagokion kontratu finkoa sinatzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Tafallako Udaleko Langileria Unitateari, Zerbitzu Soziokulturalak-Haur Eskola Alorrari eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Tokiko Garapenaren Alorrari, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2608242