1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1017E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laneko erizain espezialisten plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 407E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laneko erizain espezialisten 8 plaza huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 23ko 901E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laneko erizain espezialisten plaza hutsak:
Barne lekualdatzea:
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | IKASTETXEA | HERRIA |
FERNANDEZ GONZALEZ, MARIA ALMUDENA | 4635 | NOPLOI: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ZERBITZUA, ADMINISTRAZIO ERROA | IRUÑA |
IZQUIERDO SANTOS, PATRICIA | 4219 | NOPLOI: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ZERBITZUA, ADMINISTRAZIO ERROA | IRUÑA |
2. Izendatutako lehiakideek 2026ko ekainaren 22an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2607030