119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin artxiboko erdi-mailako teknikariaren plaza bat, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2026ko ekainaren 2an:

Bat etorrita hainbat lanpostutako plaza hutsak, horien artean artxiboko erdi-mailako teknikariaren 1 plaza, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Giza Baliabideetako zuzendariak 2026ko otsailaren 5ean onetsi eta 2026ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea.

Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak:

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

***3784**

RUIZ URBIOLA, RAQUEL

Legenda:

2.1.b) Deialdiaren xede den lanpostu berean izendatua izatea.

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2608063