1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
178E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Aintzane Echaide Gambra andrea izendatzen duena NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapenean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako betetzen ahal direla, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikita, departamentu horren titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatzen den pertsona zein departamenturi dagoen atxikita, departamentu horren titularrak onartu beharko du.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egin du aipatu aldeko txostena eta jaso da departamentu horren adostasuna; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Aintzane Echaide Gambra andrea izendatzea NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2607974