119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

148/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita, alde batetik, kargutik kentzea María del Carmen Cuesta Chavarri andrea, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kidea izan dena Administrazioaren ordezkari gisa, eta, bestetik, María Mercedes Zapata Vázquez de Prada andrea batzorde horretako ordezko kide izendatzea, Administrazioaren ordezkari gisa.

Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatua), Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zen.

Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea batzordeburuak eta lau batzordekidek osatuko dutela.

Batzordeburuak Zuzenbideko lizentziaduna izan beharko du. Bi batzordekide Administrazioko langileen artetik izendatuko dira, eta batzordearen eskumenekoak diren gaien gaineko ezagutza izan beharko dute.

511/1991 Foru Dekretu horren 6. artikuluak ezartzen du ordezko kideak izendatzen ahalko direla bai batzordeburuarentzat bai batzordekideentzat.

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 72/2024 Ebazpenaren bidez, María del Carmen Cuesta Chavarri andrea Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kide izendatu zen, Administrazioaren ordezkari gisa aritzeko.

Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak jakinarazi du Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikitako langilerian aldaketa batzuk gertatu direla eta, horrenbestez, beharrezkoa dela Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordearen osaera berritzea, Administrazioko langileei dagozkien ordezko kideetako bat ordeztuz.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea eratzen duen azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, non ezartzen baita zuzendari nagusiei dagozkiela, 32.1.d) artikuluan ezarrita dagoen moduan, 2005eko martxoaren 1a baino lehenagoko foru araudiak kontseilariei esleitutako ebazpen-eskumenak, salbu eta gehiengo osoko foru legeen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kontratuei buruzko foru legeriaren bidez kontseilariei esleitzen zaizkienak eta zehatzeko ahala erabiltzeari buruzkoak, horiek lege edo erregelamendu mailako xedapenen bidez berariaz esleituak dituzten organoei baitagozkie,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María del Carmen Cuesta Chavarri andrea, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kide administratiboa.

2. María Mercedes Zapata Vázquez de Prada andrea, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kide administratibo izendatzea.

3. Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko buruaren kargua hutsik dagoenean, edo kanpoan edo eri dagoenean, edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean, haren ordez honako hauek arituko direla ezartzea, ordena honetan:

a) Santiago Esparza Lanas jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikia.

b) María Mercedes Zapata Vázquez de Prada andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikia.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 1ean.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F2607991