1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1019E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita plazak bete gabe gelditu direla deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialisten 5 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 408E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialisten 5 plaza huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.
Plaza hutsak aukeratzeko epea amaitu denez, eta prozeduran onartutako izangaietatik bakar batek ere eskaerarik aurkeztu ez duenez, bidezko da deklaratzea deialdia bete gabe gelditu dela.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialisten 5 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, non zenbaki hauek dituzten plazak eskaini baitziren: 73068, 73453, 73454, 73455 eta 73459.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2607034