1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
171E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Francisco Javier Larrea Larraz jauna, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Ataleko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Francisco Javier Larrea Larraz jauna, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko ekainaren 30ean izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietarako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzura eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2608100