119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASCANTE

Oposizioa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (ehorzlearen eginkizunekin). Deialdiko plaza bete gabe deklaratzea

Alkatetzak 2026ko ekainaren 9an emandako 2026-0315 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu du Cascanteko Udalak:

Aurrekariak.

Lehenengoa.–Alkatetzak 2026ko urtarrilaren 29an emandako 2026-0034 Ebazpenaren bidez, hautapen-prozesu honetarako deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren: zerbitzu anitzeko enplegatuaren plaza bat (ehorzlearen eginkizunekin) betetzeko deialdia, langile lan-kontratudun finkoaren araubidean. Plaza 2026ko enplegu publikoaren eskaintzan dago jasota.

Bigarrena.–Deialdia eta haren oinarriak 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 19an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian ere. Hala, eskabideak aurkezteko epea hasi zen.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea amaituta, izangai onartu eta baztertuen zerrendak onetsi ziren, eta kalifikazio-epaimahaia eratu zen.

Laugarrena.–Deialdiaren oinarrietan zehaztutako probak egin ostean, kalifikazio-epaimahaiak 2026ko ekainaren 2an emandako aktaren bidez, aditzera eman zen aurkeztutako izangaietako batek ere ez zituela gainditu proba praktikoko ariketa baztertzaileak; izan ere, inork ez zuen erdietsi hautapen-prozesua gainditzeko gutxieneko puntuazioa.

Bosgarrena.–Ondorioz, kalifikazio-epaimahaiak proposamena igorri zion Alkatetzari, hautapen-prozesuko plaza bete gabe deklaratzeko, ez zegoelako langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko izangairik.

Oinarri juridikoak.

Lehenengoa.–Alkatetzaren eskumena da prozedura hau ebaztea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluari (Toki-araubidearen Oinarrien Legea).

Bigarrena.–Honako arau hauek dira aplikatzekoak: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, onesten duena Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina; deialdi honetako oinarri arautzaileak; bai eta Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak hautatzearen arloko gainerako arauak.

Hirugarrena.–Deialdiaren oinarriekin bat, soilik kontratatzen ahal dira ariketa guztiak gainditu dituzten eta oinarrietako baldintzak betetzen dituzten izangaiak.

Laugarrena.–Espedientean txertatu da kalifikazio-epaimahaiaren proposamena, egiaztatzen duena izangai batek ere ez duela gainditu hautapen-prozesua.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Deklaratzea plaza bete galde gelditu dela, inork gainditu ez dituelako oinarrietan zehaztutako probak, deialdi honetan: zerbitzu anitzeko enplegatuaren plaza bat (ehorzlearen eginkizunekin) betetzeko deialdia, langile lan-kontratudun finkoaren araubidean. Plaza 2026ko enplegu publikoaren eskaintzan jaso zen, zeina argitaratu baitzen 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean otsailaren 19an.

Bigarrena.–Amaitutzat deklaratzea hautapen-prozesua, aldeko kontratazio-proposamenik egin gabe.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren oinarri arautzaileetan zehaztutako bitartekoetan.

Laugarrena.–Ebazpenaren berri ematea kalifikazio-epaimahaiari eta udal zerbitzu eskudunei, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkezten ahalko dira haren aurka:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2608385