2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, musika-eskolaren barne-erregelamenduan. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lesakako musika-eskolaren barne-erregelamenduan.
Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lesakan, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Ladis Satrústegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2608228