2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Oposizio-lehiaketa, Zuzenbideko lizentziadunaren plaza bat betetzeko (euskarazko hizkuntza-eskakizuna duena). Oposizio-lehiaketa bete gabetzat jotzea
Baztango alkateak, 2026ko ekainaren 10ean emandako 279/2026 zenbakidun ebazpenaren bidez, honakoa ebatzi du:
"Euskarazko hizkuntz-eskakizuna duen Zuzenbideko lizentziatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzailearen aktak aztertu dira. Deialdia 2026ko urtarrilaren 20ko 43. Alkatetzako Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an.
Ikusirik izangai bakar batek ere ez duela oposizioaldiko lehen proba gainditu, honako hau XEDATU DUT:
Deialdia amaitutzat ematea eta bete gabetzat jotzea".
Baztanen, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2608513