119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena

Amaitu da zerbitzu anitzeko enplegatu plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hamaikagarren oinarrian aipatzen den hautapen-prozesua (deialdia argitaratu zen 2025eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an). Hala, alkateak, ebazpen bidez, Mendigorriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu du –hautapen-prozesua gainditu ondoren– puntuazioaren arabera bigarren geratu den izangaia, lehenak borondatezko eszedentzia hartu baitu: Iosu Arbizu Colomo.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean jabetu beharko da plazaz izangaia. Epe horren barrenean eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Mendigorriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko eskubide guztiak galduko ditu, eta hamaikagarren oinarrian esandakoari jarraituko zaio.

Mendigorrian, 2026ko maiatzaren 29an.–Jarduneko alkatea, Naiara Azcoiti Artaso.

Iragarkiaren kodea: L2608065