119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa murriztua, kultur koordinatzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1299 Ebazpena eman du 2026ko ekainaren 4an. Hona hemen:

Amaitu da hautapen-prozesu hau: deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko kultur koordinatzailearen plaza bat; eta kalifikazio-epaimahaiak izangai honen aldeko izendapen-proposamena egin du: Nerea Garde Iriarte. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 5ean hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta argitaratu zen 2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 5ean.

Ezarritako epean aurkeztu dira 7.5 oinarrian eskatzen diren agiriak, eta dagokion espedientean jaso dira.

Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak, eta aintzat harturik aipatutako deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Nerea Garde Iriarte izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta hutsik dagoen kultur koordinatzailearen plaza (23000 zenbakia) adjudikatzea.

2. Ezartzea 2026ko uztailaren 1ean jabetu behar duela plazaz. Deialdiaren 8.3 oinarriarekin bat, ez bada plazaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2026ko ekainaren 4an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2608172