2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2071., 2072., 2073. eta 2074. lurzatietan. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen xehetasun-azterketa hau behin betiko onestea: Udal Plan orokorreko APA-1eko M4A etxe-saileko xehetasun-azterketa, Tejeria kaleko 3. poligonoko 2071., 2072., 2073. eta 2074. lurzatiei dagokiena. Hala, eraikinen eta bestelakoen lerrokadurak eta sestrak definitu nahi dira. Aritz Sesma Ochandorenak sustatu du xehetasun-azterketa.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608206