119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, bete dadin laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 plaza. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko apirilaren 14an, eta 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du proba gainditu duen eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituen izangaiaren alde, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:

A) Txanda irekia.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

***1969**

RABAZ IRAÑETA, FRANCISCO JAVIER

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiari eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2608254