2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lekualdatzea, bete dadin ibilgailuen parkeko ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2026ko ekainaren 2an:
Bat etorrita hainbat lanpostutako plaza hutsak, horien artean ibilgailuen parkeko ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Giza Baliabideetako zuzendariak 2026ko otsailaren 5ean onetsi eta 2026ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea.
A) Onartutako izangaiak:
Bat bera ere ez
B) Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
***2699** | CASADO ARDILA, HECTOR |
Legenda:
2.1.a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko izatea, haien egoera administratiboa edozein dela ere.
2.1.b) Deialdiaren xede den lanpostu berean izendatua izatea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2608220