119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Izangaien zerrenda bat egitea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako aldi baterako kontratatzeko

Alkatetzaren 2026ko ekainaren 5eko 442/2026 Ebazpenaren bidez, Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren D mailako lanpostua aldi baterako kontratatzeko zerrendak egiteko deialdia onartu da.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; gainerako aplikazio arauak, eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.

Orkoienen, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2608208