119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1827/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 18an emandako 538/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 1387/2026 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko apirilaren 27an), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1675/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.

Plaza hutsak aukeratuta, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plaza horiek I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste izapiderik gabe, 2026ko ekainaren 22an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Eduardo Miguel Goñi Peruchena jaunaren kasuan, zeinak lekualdatze-lehiaketan parte hartu baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonda, esleitutako plazaz jabetzen bada, plazaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzu-eginkizunen egoeran dauden lehiakideen kasuan, esleitutako plazaz jabetzen badira, zerbitzu-eginkizunei bukaera emanen zaie.

4. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

5. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2026ko maiatzaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK

Ingeniari teknikoen lekualdatze-lehiaketa

IZENA

PLAZA

ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZE

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HIZKUNTZA

EREMUA

SEXU-DELITUEN

ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDU GISA

GIDABAIMENA

ARMESTO GOÑI, FERMÍN

0068725

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN MENTALA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

Ingelesa

Euskara

ALMENDROS MARTÍN, MARÍA CAMILA

0073200

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

Ingelesa

GOÑI PERUCHENA, EDUARDO MIGUEL

0073201

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

Ingelesa

Iragarkiaren kodea: F2607856