119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzailearen bi plaza, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2026eko ekainaren 2an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura hainbat plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2026eko otsailaren 5ean emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2026eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20ekoan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea.

Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak:

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b apartatuak.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

***9865**

SOLA LEUNDA, JOSE MARÍA

Legenda:

2.1.b) Deialdiaren xede lanpostu berean izendatua izatea.

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026eko ekainaren 2an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2608036