119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

108/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Iruñeko Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari Judoa, Eskrima eta Salbamendua eta Sorospena espezialitateak emateko. Beste baimen bat ematea beharrezkoa da, baimenduta zituen irakaskuntzetan aldaketa izan delako.

Ikusi da Fundación Miguel Induráin Fundazioak (IFKa: G31643844; Aizagerria plaza 11, Iruñea, 31016 posta kodea), Iruñeko Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduaren titularrak egin duen eskaeraz instruitu den espedientea. Eskaeraren xedea da kirol irakaskuntzak emateko daukan baimena aldatzea, kirol irakaskuntzen eskaintza handiagotzeko, zehazki, honakoak emateko: Eskrima espezialitatearen erdi mailako tituluaren hasierako eta amaierako zikloak (ekainaren 8ko 911/2012 Errege Dekretuak arautzen ditu Eskrimako kirol teknikariaren titulua, gutxieneko irakaskuntzak eta horietara sartzeko baldintzak); Judoa espezialitatearen erdi mailako tituluaren hasierako eta amaierako zikloak (maiatzaren 20ko 706/2011 Errege Dekretuak arautzen ditu Judoko eta Defentsa Pertsonaleko kirol teknikariaren titulua, gutxieneko irakaskuntzak eta horietara sartzeko baldintzak), eta Salbamendua eta Sorospena espezialitatearen erdi mailako titulua (ekainaren 24ko 878/2011 Errege Dekretuak arautzen ditu Salbamendu eta Sorospeneko kirol teknikariaren titulua, gutxieneko irakaskuntzak eta horietara sartzeko baldintzak).

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren VI. kapituluan ezarritakoarekin.

Ikusi da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak egin dituztela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari kirol irakaskuntza hauek emateko, 2026-2027 ikasturtearen hasieratik aurrera: Eskrima espezialitatearen erdi mailako tituluaren hasierako eta amaierako zikloak (ekainaren 8ko 911/2012 Errege Dekretuak arautzen du espezialitatea); Judoa espezialitatearen erdi mailako tituluaren hasierako eta amaierako zikloak (maiatzaren 20ko 706/2011 Errege Dekretuak arautzen du espezialitatea), eta Salbamendua eta Sorospena espezialitatearen erdi mailako titulua (ekainaren 24ko 878/2011 Errege Dekretuak arautzen du espezialitatea). Horrenbestez, beste baimen bat behar da, ikastetxeak baimenduta zituen irakaskuntzetan aldaketa izan delako.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Ikastetxearen kodea: 31014918.

–Titularra: Fundación Miguel Induráin Fundazioa (IFKa: G31643844).

–Izen generikoa: Kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimendua.

–Berariazko izena: Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola.

–Helbidea: Kirol Teknifikazioaren Zentroa (Larrabide estadioa), Zangoza kalea 34, 31005 posta kodea.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Baimendutako irakaskuntzak:

  • Saskibaloia espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako heziketa zikloak.
  • Eskubaloia espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako heziketa zikloak.
  • Atletismoa espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta azkeneko heziketa zikloak.
  • Eskrima espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako heziketa zikloak.
  • Judoa espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako heziketa zikloak.
  • Salbamendua eta Sorospena espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako heziketa zikloa.
  • Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako hasierako eta amaierako heziketa zikloen bloke komuna.
  • Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako eta otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduak araututako formakuntzen I. eta II. mailen bloke komuna.

–Baimendutako gehieneko osaera:

  • 2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 60 ikaslerentzat, Saskibaloia espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.
  • 3 unitate (2 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 90 ikaslerentzat, Eskubaloia espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.
  • 2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 60 ikaslerentzat, Atletismoa espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.
  • 2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 60 ikaslerentzat, Eskrima espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.
  • 2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 60 ikaslerentzat, Judoa espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.
  • 1 unitate hasierako zikloan, gehienez 30 ikaslerentzat, Salbamendua eta Sorospena espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.
  • 9 unitate araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako bloke komunaren hasiera zikloan eta 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako formakuntzen I. mailako hasierako zikloan.
  • 3 unitate araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako bloke komunaren amaiera zikloan eta 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako formakuntzen II. mailako amaiera zikloan.

3. Ikastetxeak honako modalitate eta txanda hauetan emanen ditu irakaskuntzak:

–Modalitate orokorra, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren 1. apartatuaren a) letran ezarria.

–Modalitate berezia, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren 1. apartatuaren b) letran ezarria. Modalitate hau batez ere goi mailako, goi errendimenduko eta hobekuntzako kirolariei zuzentzen zaiena da, baita beste kolektibo batzuei zuzentzen zaiena ere, eskariaren zirkunstantziek hori gomendatzen dutenean. Barnean sartzen da zenbait irakaskuntza online ematea, "aulacedim.navarra.es" gela birtualaren bidez.

–Eguneko txanda, irakaskuntza presentzialetarako, astelehenetik larunbatera, goizeko eta arratsaldeko ordutegian.

4. Ikastetxeak Iruñeko San Juan/Donibane ikastetxe bateratuari atxikita segituko du, ondorio administratiboetarako.

5. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo beste administrazio baimen bat eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

6. Ohartaraztea ezen ikastetxearen baimena iraungiko dela abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpena igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari eta San Juan/Donibane ikastetxe bateratu politeknikoari, ikastetxea hari atxikita baitago ondorio administratiboetarako.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 3an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2608099