2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
Oposizioa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
Amaitu da hautapen-prozesu hau: oposizioa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi erdian aritzeko Castejóngo Udalean. Plazak 997 zenbakia du plantilla organikoan.
Horretarako izendatutako kalifikazio epaimahaiak zerrenda bat egin du, prozesua gainditu duten izangaiekin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta izendapen-proposamena egin du:
IZANGAIA | LEHEN ARIKETA | BIGARREN ARIKETA | GUZTIRA |
María Nieves Guelbenzu Medina | 31,7 puntu | 27,12 puntu | 58,72 |
Kontuan hartuz ezen, deialdi honen 8. oinarriaren arabera, alkate honi dagokiola izendatzea eta, beraz, kontratatzea puntuaziorik handiena lortu duen pertsona.
Aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arau hauek ematen dizkidatenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Izendatzeko eta, beraz, kontratatzeko proposamena egitea María Nieves Guelbenzu Medinaren alde, lan-kontratudun finkoa izan dadin Castejóngo Udalaren zerbitzura, berak lortu baitu puntuaziorik handiena hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan, deialdi honetan: oposizioa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi erdian aritzeko Castejóngo Udalean.
Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 9 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 10 egun naturaleko epean, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Bigarrena.–Izendapen-proposamena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castejóngo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (egoitza elektronikoa).
Hirugarrena.–Behin betiko onestea kalifikazio epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenean jasotako kalifikazioak.
Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta bidezko diren errekurtsoen berri ematea.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Castejónen, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.–Idazkaria, Cecilio Fernández Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2608043