119. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena

Uharteko alkatearen 2026/0441 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz administrari-ofizialen plaza huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin (deialdia 2026ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an),Elena Martínez Liquiniano izendatzen da Uharteko Udaleko administrari-ofizial, plantilla organikoan 10.10 zenbakia duen plazari atxikita, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. 2026ko ekainaren 25ean jabetu beharko du plazaz.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2608156