2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, bete dadin lan lan-medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 8an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko lan-medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko irailaren 29an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, argitaratu zen–, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, lan-medikuntzako mediku espezialistaren lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
MONTES MUEZ, SILVIA | 1-103201-1 | FUNTZIONARIOA |
2. Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2608256