2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat. Deialdiko plaza bete gabe deklaratzea
Villatuertako Udaleko alkate udalburuak ekainaren 8an emandako 90/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi honetako plaza bete gabe utzi zen: zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzeko deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez, Villatuertako Udalaren zerbitzuan aritzeko. Villatuertako Udaleko alkate udalburuak maiatzaren 15ean emandako 76/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta argitara eman zen 2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28an. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, inor ez da aurkeztu lekualdatze-lehiaketara.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Villatuertan, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2608239