2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MURCHANTE
Lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko. Deialdiko plazak bete gabe deklaratzea
Alkateak maiatzaren 4an emandako 94/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen bi plaza. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2026ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean.
Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan, honako hau ebatzi da Alkatetzaren ekainaren 5eko 136/2026 Ebazpenaren bidez:
1. Administrari-ofizialen bi plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea.
2. Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Murchanteko Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian ere.
3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Murchanten, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2608223