236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4196/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita urriaren 30eko 4122/2024 Ebazpenean antzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, xedatzen da bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dira.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

350E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 296 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

4132/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaileen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

4198/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

2594/2024 EBAZPENA, 2024ko azaroaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CELL-ENEITY".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 309/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2024-2025 ikasturtean indarrean izanen direnak.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 3330/2024 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez onesten dira berdintasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

134E/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, gazteriaren arloko programak garatzeko eta ekipamenduak erosteko Nafarroako gazteen entitateei dirulaguntzak emateko 2024-2025 deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 790754.

76E/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da 2024/2025 ikasturtean zehar Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzako ikastetxe itunduetan berrikuntza eta ikerketa teknologikoko proiektuak egiteko deialdia. DDBN identifikazioa: 792976.

1.7. BESTELAKOAK

156/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Larraungo eta Lekunberriko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

448E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Conservas Martiko SAk gibeletik eratortzen ez diren ahate-produktuak (produktu freskoak, ahate-urdaiazpikoa, konfita, hestebeteak) prestatzeko Berako udal mugartean daukan instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

449E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Uharteko udal mugartean espezialitate farmazeutikoak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Laboratorios Cinfa SA da.

451E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean ibilgailu motordunentzako beste osagai, pieza eta osagarri batzuk fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Plastic Omnium Equipamientos Exteriores SA Sociedad Unipersonal da.

453E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Villatuertako udal mugartean aluminiozko piezak fabrikatzen dituen instalazio batean aldaketa nabarmen bat egitea, helburu duena metala leuntzeko zentroa legeztatzeko proiektua gauzatu ahal izatea. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Embega sozietate kooperatiboa da.

457E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Martzillako udal mugartean plater prestatuak elaboratzeko eta kontserbak etiketatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena izozte-tunel bat eta lehengaien biltegi bat jartzea, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Virú Ibérica SL da.

458E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Tafallako udal mugartean burdina urtu eta motorrak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tafalla Iron Foundry sozietate kooperatiboa da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, langileriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

BERRIOBEITI

Gora jotzeko 24-01704 errekurtsoa, B2 euskara mailako hizkuntza-eskakizuna duten administrari-ofizialen hautapen-prozesuan proba egitea bertan behera uzteko eskaerari buruz

Gora jotzeko 24-01786 errekurtsoa, izangai onartu eta baztertuen zerrendaren onespenari aurkezturiko alegazioak ezesteari buruz, liburutegiko arduradunaren lanposturako deialdian

ETXALAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

LEKUNBERRI

Administrari-ofizialaren plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, epaimahai kalifikatzailearen osaera, proben eguna, ordua eta lekua

IRUÑA

Hirigintza Gerentziaren 2024ko lan publikoaren eskaintza

SUNBILLA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez, zerbitzu anitzetako lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko

TAFALLA

Deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako eta administrazio-araubidean

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko API-SOI-2 eremuan. Hasierako onespena

OIBAR

Desjabetze-espedientearen atzera egitea. Espedienteak 7. poligonoko lurzati hauek hartzen ditu: 384, 385, 386, 387, 388, 389, 390, 391, 392, 393, 394, 395, 396, 397, 398 eta 399

Ondasunak ikertzeko espedientea, katastroko 9. poligonoko 660-659 eta 741-743 lurzatietan

ALLIN

Birpartzelazio proiektua Etxabarriko UE-8 unitatean. Behin betiko onespena

ALTSASU

Deialdia, ikastetxeei dirulaguntzak emateko 2024-2025ean. Laburpena

ANTSOAIN

Laburpena, 2024an kultura, kirol eta festa jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena

ARAKIL

Deialdia, "Jimeno Jurío 2024" bekarena, helburu duena Arakilgo historia eta ondarea ikertzea. Laburpena

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Labianoko 5. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena

ATETZ

Gora jotzeko errekurtsoa, lankidetza ekonomikorako hitzarmenaren ondorioz ordaintzeke dagoen zorra ordaintzeko erreklamazioari buruzkoa

BAZTAN

Hitzarmenak hainbat erakunderekin

Hiri-jarduketarako plan berezia Erratzuko 55. poligonoko 46 lurzatian. Hasierako onespena

BURLATA

Xehetasun-azterketa APD-R2 unitateko P1etik P12ra bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

CASTEJÓN

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, Cierzo IVko eta Cierzo IIko bide publikoetan. Hasierako onespena

Baso-suteek eragindako larrialdien aurrean jarduteko udal plana

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia 8. poligonoko 42. eta 202. lurzatietan, Lizasoainen. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, langile autonomoei dirulaguntzak emateko, merkataritza-negozioen eskualdatzeengatik eta berriz irekitzeagatik ordaindutako gastuetarako. Laburpena

EZKAROZE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ezkarozeko 3. poligonoko 140. lurzatian. Hasierako onespena

RIBAFORADA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Hasierako onespena

VALTIERRA

Akats zuzenketa jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdiaren laburpenean. Akats zuzenketa

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

"Biohondakinak konpostatzeko instalazioa Nafarroa Iparraldean (Doneztebe)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurrean jartzea aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikitzeko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera "Ramal Sur" instalazio hibridorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako. Instalazio hori 85,8 MW-eko potentzia instalatuko parke eoliko batek eta 44,72 MW-eko potentzia instalatuko parke fotovoltaiko batek osatzen dute, eta egun dagoen "Castejon 1" ziklo konbinatuko zentral termikoarekin hibridatu nahi da; zentralak 424,91 MW-eko potentzia instalatua du. CCC-PEol-FV-001 espedientea