236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

156/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Larraungo eta Lekunberriko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2024ko urtarrilaren 9an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, instalazio elektriko honetarako:

–Espedientea: SAT11087-2 (Erref.: 2023-063 - Obra 100776252).

–Instalazioaren kokapena: Larraungo eta Lekunberriko udal-mugarteak.

–Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoaren jarraitutasuna eta kalitatea bermatzea.

–Ezaugarri teknikoak: "LEKUNBERRI-ALTZO" zirkuituan 30 kV-eko goi-tentsioko lurpeko linea berriaren proiektua, Larraun udalerriko Uitzi herrian dagoen "ALTZO-LEITZA 2" lineako UITZI TZ berria TBArekin lotuko duena. LEKUNBERRI. Hauek dira proiektatutako jarduketa nagusiak:

  • 30kV-eko LGTL linea berria, HEPRZ1 18/30 1x400 mm² K Al+H25 kablearekin; oinplanoan 6.414 m-ko luzera du, LEKUNBERRI TBAren eta UITZI TZ berriaren artean.
  • 30kV-eko LGTL linea aldatzea, HEPRZ1 18/30 1x400 mm² K Al+H25 kablearekin; oinplanoan 61 m-ko luzera du, UITZI TZ berriaren eta 25.30 zenbakiko euskarriaren artean.
  • UITZI TZ berria instalatzea PFU 3 ORMAZABAL motakoa.
  • UITZI 901201940 IKTZ desmuntatzea.
  • "ALTZO-LEITZA 2" zirkuituan lehendik dagoen 25.30 zenbakiko euskarria egokitzea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa bete beharrez, jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egunez, proiektua eta instalazioak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6koan, 2024ko otsailaren 7ko Diario de Navarra egunkarian, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webean ere.

Halaber, iragarkia Lekunberriko eta Larraungo udalei igorri zitzaien, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakundeei, eta honako txosten hauek jaso ziren taulan adierazitako datetan:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Turismo Zuzendaritza Nagusia

2024/02/26

2.

Lekunberriko Udala

2024/03/18

3.

Larraungo Udala

2024/04/09

4.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

2024/09/26

5.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua (abelbideak)

-

6.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

-

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen eranskinean laburbiltzen dira.

Jendaurreko informazioaren tramitean, proiektuari egindako hainbat alegazio jaso ziren. Alegazio horien edukia eta azterketa ere I. eranskinean laburbildu dira.

Espedientean jasota dago Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1021E/2022 Ebazpena, proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena egiten duena, eta, besteak beste, sustatzaileak bere gain hartu beharreko baldintza hauek jasotzen dituena:

–Zanga irekitzeko lanetan gutxienez 30 cm-ko sakonerako landare-lur geruza kenduko da hasieran; lur hori hondeatutako gainerako lurretatik bereizita pilatu beharko da, eta lurrazalean paratuko da zanga betetzen denean.

–Materialak pilatzeko eta obrako makinen joan-etorrietarako eremuak ahalik eta azalera txikiena hartuko du, eta argi zedarrituko da tokian bertan, obrei ekin aurretik.

–Metaketa eremua ibilguetatik eta ingurumenaren aldetik kalteberak diren beste eremu batzuetatik urrun egonen da. Espresuki debekatuta dago ibai-ibilguan edonolako isurketak egitea, eta arreta berezia jarriko da substantzia kutsagarriak erabiltzean, hala nola gasolioa, olioak edo hormigoia.

–Gutxienez lanak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago abisua eman beharko zaio Sakana-Mendialdeko Barrutiko Basozaintzari (948500552 edo 679996810, gmasakana@navarra.es) ibaietako fauna kentzen dela eta obrak gainbegiratzeko eta zuhaitzak markatzeko.

–Ibai Ingurunearen Atalak eta Basoak Kudeatzeko Atalak ezarritako baldintza guztiak ere bete beharko dira –ebazpen honekin batera jasota daude–.

Era berean, espedientean jasota dago 353E/2024 Ebazpena, irailaren 23koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiarena, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ematen duena, betiere aipatu ebazpenean jasotako zehaztapenen mende.

Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda II. eranskinean jaso da.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Raúl Reviejo García industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan abifauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde Antolamenduko Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Lekunberriko eta Larraungo udalei, Uitziko Kontzejuari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–TXOSTENAK ETA ALEGAZIOAK

1. txostena.–Antolamendu, Kalitate eta Azpiegitura Zerbitzua (Turismo Zuzendaritza Nagusia).

2024ko otsailaren 26ko txostenaren bidez, Antolamendu, Kalitate eta Azpiegitura Zerbitzuak adierazi zuen ez duela eragozpenik ikusten aipatutako obrak egiteko, behin departamentu eskudunen beharrezko baimenak lortuta.

Erantzuna:

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ados dago, eta jakinarazi du Turismo Zuzendaritza Nagusiarekin gestioak egiten hasi dela baimena lortzeko.

2. txostena.–Lekunberriko Udala.

2024ko martxoaren 18ko txostenaren bidez, Lekunberriko Udalak ingurumen-alegazioen atal bat sartu zuen. Bere azterketan, udalak eskatzen du proiektatutako azpiegituraren trazadura lehendik dagoen bideari (NA-1700) ahalik eta gehien lotzeko, eta babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean dagoen 13-718 lurzatiaren gainean aurreikusitako ukipena ahalik eta txikiena izan dadila ingurumenaren aldetik, zuhaitz-espezieei eragitea saihestuta eta bertako flora eta fauna ahalik eta gutxien kaltetzeko. Era berean, eskatzen du "hirugarrenen aprobetxamendua duten lurzatietan (13-718 eta 13-661) aurreikusitako ukipena ahalik eta txikiena izatea, eta, hala badagokio, ukipenak arintzeko neurri zuzentzaileak eta/edo konpentsatzaileak ezartzea".

Hirigintza-balorazioari dagokionez, txostenak ondorioztatzen du "bateragarria dela hiri-lurzorurako udal-plangintzarekin. Zoru-tartea egungo baldintzetan lehengoratu beharko da, eta zoladura berriz jarriko da pieza osoetan edo espaloietako horma-atal osoetan. Galtzadan lan egitean, berriz, gutxienez zangaren zabalera halako bi izanen du asfaltatu beharreko zerrendak".

Erantzuna:

Ingurumen edukia duten alegazioak edo ingurumen inpaktuaren azterketaren edukiari buruzkoak ingurumen inpaktuaren txostenean ebaluatu eta aintzat hartu ziren. Baiezta daiteke 13-718 lurzatian aurreikusitako kanalizazioaren trazadurak ez diela eragiten zuhaitz-espezieei, eta ez dakarrela lehendik dagoen flora eta fauna kaltetu dezakeen jarduketarik.

Udalak bere txostenean deskribatutako trazadura ez da izapide honetan proiektatutakoa, baina, hain zuzen ere, NA-1700 errepidearen kanpoko ertzetik igarotzen da, sustatzaileak adierazi duenez.

Hirugarrenen aldeko aprobetxamendua duten 13-718 eta 13-661 lurzatien gaineko ukipenari dagokionez, zehaztu behar da lehen lurzatian trazadura NA-1700 errepidearen ertzera egokitzen dela, ahalik eta kalterik txikiena egiteko. Bigarren lurzatian, kablea inguru horretan dagoen kanalizazioan barna eramanen da.

3. txostena.–Larraungo Udala.

Larraungo Udalak udal-arkitektoaren txostena bidali zuen 2024ko martxoaren 22an. Txosten horretan adierazten denez, proiektua bateragarria da hirigintzaren aldetik, eta aurreikusitako azpiegitura Labakiluze parajeko bidearen ertzetik egiteko eskatzen da, bidearen ardatzetik egin beharrean.

Erantzuna:

Sustatzaileak jakinarazi du proiektua, bideari dagokionez, tarte askotan bidearen ertzetik eginen dela, eta pistari eragin behar dioten zatietan, behar bezala lehengoratuko dela, gaur egun dagoen bezala geratzeko.

4. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH).

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, 2024ko irailaren 25eko txostenaren bidez, proiektatutako linea ibilgu naturalekin gurutzatzeko identifikatutako baldintza teknikoak bidali zituen, eta jakinarazi zuen ezen, obrak hasi aurretik, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Konfederazioaren nahitaezko administrazio-baimena lortu beharko duela.

Erantzuna:

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ados dago Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bere txostenean ezarritakoarekin.

1. alegazioa.–María Laura Lizarralde Arregui andrea.

Laura Lizarralde Arregui andreak, Epeleta jatetxearen ordezkari gisa, 2024ko otsailaren 22ko eta martxoaren 18ko idazkietan, adierazi du proiektuko 11. finkan (Lekunberriko udal-mugarteko 13. poligonoko 466. lurzatia) hobi septiko bat dagoela, bai eta obren eragina jasan lezaketen jatetxerako bi sarbide ere, eta aurreikusitako ukipena ahalik eta txikiena izan dadila eskatzen du.

Erantzuna:

Aurkeztutako alegazioari erantzunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adierazi du hobi septikoari dagokionez, linearen zuinketa egiten denean ikusiko dela ea lekurik dagoen hobi horren eta errepidearen artean igarotzeko. Jabeari jakinaraziko zaio, zuinketa bere aurrean dela egin dadin, eta irtenbiderik onena bilatuko da, horrek ukipenik ekar ez dezan. Sarbideen gaineko ukipena ez da bietan gertatuko aldi berean.

2. alegazioa.–Zubeldia Erneta anai-arrebak.

Zubeldia Erneta anai-arrebek, 2024ko martxoaren 9ko eta 17ko idazkietan, adierazi dute, proiektuko 3. eta 6. finkei dagokienez (Lekunberriko udal-mugarteko 12. poligonoko 476. eta 303. lurzatiak), finka horiek bizitegi-erabilerako eremu batean daudela, eremuko hirigintza-plangintzaren arabera, eta, beraz, uste dutela linea elektrikoa bertatik igarotzeak kalte larria dakarrela eta planifikatutako hiri-garapenaren bideragarritasuna kaltetzen duela.

Erantzuna:

Linea berria aipatutako lurzatietan lehendik dagoen kanalizazio batetik igaroko da, eta kanalizazio horrek zortasuna du. Etorkizunean euste-horma bat zortasun horri eragin gabe ezarri beharko litzateke, edo lehendik dauden azpiegituren desbideratzea izapidetu beharko litzateke.

3. alegazioa.–Miguel Salcedo Arrondo.

Miguel Salcedo Arrondo jaunak, Pedro M.ª Goicoechea Martijaren ahozko mandatugile den aldetik, adierazi du, proiektuko 10. zenbakiko finkari dagokionez (Lekunberriko udal-mugarteko 12. poligonoko 1023. lurzatia), finkan txakurtegi bat dagoela jardunean, eta eskatu du egungo eraikuntza eta haren erabilera errespeta daitezela linea ezartzeko garaian, eta kalte txikiena eragin diezaiokeen finkaren zatitik igaro dadila.

Erantzuna:

Alegazioa sustatzaileari bidali ondoren, honek jakinarazten du aipatutako lurzatiaren barruan dagoen kutxatilatik abiatuta kanalizazio bat eraikiko dela, eta hortik eroaleak jarriko direla errepidetik arauzko distantziak mantenduz. Kanalizazioak ez du eraginik izanen txakurtegian, eta kanalizazioa eraikitzeko obrek dirauten bitartean soilik erabili beharko da bertara sartzeko bidea.

II. ERANSKINA.–LEKUNBERRIKO ETA LARRAUNGO UDAL MUGARTEETAN "LEKUNBERRI-ALTZO" ZIRKUITUAN 30 KV-EKO GOI-TENTSIOKO LURPEKO LINEA BERRIA, LEKUNBERRI TZ-TIK "ALTZO-LEITZA 2" LINEAKO UITZI TZ-ARA BITARTEKOA, EGITEKO PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

–Lur azpiko linearen ukipenak.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Proiektuko finka

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

Jabea

Herria

Probintzia

Jarduketa

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Kanalizazioaren luzera (m)

Kanalizazioaren zabalera (m)

Kanalizazioaren azalera (m²)

LEKUNBERRI

1.

12

662

HIRI FINKA

GLORIA MARTA SARALEGUI ECHARRI

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

4,31

1,00

4,31

LEKUNBERRI

2.

12

473

HIRI FINKA

MARIA ENCARNACIÓN ASTIZ LARRAYA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

44,10

1,00

44,10

LEKUNBERRI

3.

12

476

HIRI FINKA

MARIA JOSE ZUBELDIA ERNETA

ANA ISABEL ZUBELDIA ERNETA

BEGOÑA ZUBELDIA ERNETA

FRANCISCO JAVIER ZUBELDIA ERNETA MARIA

ESTHER ZUBELDIA ERNETA

JUAN JOSE ZUBELDIA ERNETA

IRUÑA

LEKUNBERRI

IRUÑA

LEKUNBERRI

LEKUNBERRI

LEKUNBERRI

NAFARROA

NAFARROA

NAFARROA

NAFARROA

NAFARROA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

4,00.

4,00

215,12

1,00

215,12

LEKUNBERRI

4.

12

478

HIRI FINKA

ASTIZ IRUJO FUNDAZIOA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

2,00.

2,00

53,28

1,00

53,28

LEKUNBERRI

5.

12

477

HIRI FINKA

LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

33,94

1,00

33,94

LEKUNBERRI

6.

12

303

HIRI FINKA

MARIA ESTHER ZUBELDIA ERNETA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

58,78

1,00

58,78

LEKUNBERRI

7.

12

1025

HIRI FINKA

JUAN JOSE ASTIZ IRIARTE

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

4,28.

1,00

4,28

LEKUNBERRI

8.

12

1031

HIRI FINKA

LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

18,40.

1,00

18,40

LEKUNBERRI

9.

12

300

HIRI FINKA

ASTIZ IRUJO FUNDAZIOA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

136,56

1,00

136,56

LEKUNBERRI

10.

12

1023

HIRI FINKA

PEDRO MARÍA GOICOECHEA MARTIJA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

2,00.

2,00

42,60

1,00

42,60

LEKUNBERRI

11.

13

466

HIRI FINKA

FRANCISCO ANSOREAN PEREZ

MARIA LAURA LIZARRALDE ARREGUI

LEKUNBERRI

LEKUNBERRI

NAFARROA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

5,00.

5,00

173,10

1,00

173,10

LEKUNBERRI

12.

13

335

LANDA FINKA

ASTIZ IRUJO FUNDAZIOA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

81,26

1,00

81,26

LEKUNBERRI

13.

13

437

LANDA FINKA

ANTONIO DE VICENTE YLLERA

MADRIL

MADRIL

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

40,49.

1,00

40,49

LEKUNBERRI

14.

13

336

LANDA FINKA

ASTIZ IRUJO FUNDAZIOA

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

2,00.

2,00

108,33

1,00

108,33

LEKUNBERRI

15.

13

718

BASOA-LARREAK

LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRI-LURRAK

MIGUEL ANGEL OSCOZ ARCE

LEKUNBERRI

ARRARATS

NAFARROA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

64,75

1,00

64,75

LEKUNBERRI

16.

13

356

HIRI FINKA

LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

40,37

1,00

40,37

LEKUNBERRI

17.

13

359

HIRI FINKA

LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LEKUNBERRI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

44,51

1,00

44,51

LEKUNBERRI

18.

13

361

HIRI FINKA

ASTIZ IRUJO FUNDAZIOA LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LEKUNBERRI

LEKUNBERRI

NAFARROA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

1,00.

1,00

43,59

1,00

43,59

UITZI

19.

14

451

LANDA FINKA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

IRUÑA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

111,74

1,00

111,74

UITZI

20.

14

453

LEHORREKO ALORRA

JOSE MANUEL SATRUSTEGUI OSINAGA

MARIA JESUS ANDRES VIERGE

IRUÑA

UITZI

NAFARROA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

183,26

1,00

183,26

UITZI

21.

14

437

BASOA-LARREAK

UITZIKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK

UITZI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

131,23

1,00

131,23

UITZI

22.

14

440

BASOA-LARREAK

JESUS MARIA IGARTUA ECHARRI

BLANCA ESTHER IRIARTE VITORIA

UITZI

UITZI

NAFARROA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

31,43.

1,00

31,43

UITZI

23.

14

435

BASOA-LARREAK

UITZIKO KONTZENTRAZIOAREN HERRI-LURRAK

IRUÑA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

141,00

1,00

141,00

UITZI

24.

14

466

LANDA FINKA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK)

IRUÑA

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

3,00.

3,00

69,84

1,00

69,84

UITZI

25.

14

415

LEHORREKO ALORRA

NICOLAS GOICOECHEA EZCURDIA

MARIA JOSEFA GOROSTEGUI ZABALA

UITZI

UITZI

NAFARROA

ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA

2,00.

2,00

116,26

1,00

116,26

UITZI

26.

14

408

HIRI FINKA

JOSE ANTONIO MARTIRENA SAGASTIBELZA

UITZI

NAFARROA

ETLL/ETAL

2,00.

2,00

46,11

1,00

46,11

–Aireko linearen ukipenak.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Proiektuko finka

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

Jabea

Herria

Probintzia

Jarduketa

Euskarri zk.

Eusk. okup. (m²)

Linearen luzera m

Lurgain-zortasuna (m²)

Zuhaitzak moztea (m²)

UITZI

26.

14

408

HIRI FINKA

JOSE ANTONIO MARTIRENA SAGASTIBELZA

UITZI

NAFARROA

ETLL/ETAL

1.

1,21

Iragarkiaren kodea: F2414627