236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Tafallako Udaleko alkatearen 2024ko azaroaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda: deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko Tafallako Udalean.

Tafallako Udaleko alkateak 2024ko ekainaren 14an emandako ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko Tafallako Udalean. Deialdi hori 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an.

Bat etorriz deialdiaren oinarri arautzaileekin, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Tafallako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Halaber, aipatutako oinarri arautzaileek ezartzen dute izangai bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko dela, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez da izangai bazterturik egon; beraz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen berean hautaprobak egiteko tokia, data eta ordua zehazten dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Neure eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea: deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko Tafallako Udalean. Zerrenda ebazpen honi erantsita dago.

Bigarrena.–Adieraztea oposizioaren lehendabiziko ariketa (ariketa teorikoa) 2024ko abenduaren 10ean eginen dela, 10:00etan,Tafallako udaletxeko bulegoetan (Nafarroa plaza 5).

Hirugarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:

–Epaimahaiburua: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Gonzalo Ibarrola Inchusta, Tafallako Udaleko alkateordea.

–Epaimahaikidea: Aitor Laparra Navarro, Tafallako Udaleko kontu-hartzailea.

–Ordezkoa: Elena Pérez Burgos, San Adriango Udaleko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikidea: Mirari Aranguren Irigoyen, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hautatua.

–Ordezkoa: Asun Nieto Zabala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hautatua.

–Epaimahaikidea: Carlos Pellejero Palomo, Tafallako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.

–Ordezkoa: Inmaculada Olcoz Sesma, Tafallako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.

–Epaimahaikide-idazkaria: Marta Pernaut Ojer, Tafallako Udaleko aholkulari juridikoa.

–Ordezkoa: Nekane Ágreda Arróniz, Tafallako Udaleko idazkaria.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

BALENZATEGUI ARBIZU, ENRIQUE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2416159