236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Labianoko 5. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Labianoko 5. poligonoko 47. lurzatian, Urko Baztán Quelek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2416099