1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 309/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2024-2025 ikasturtean indarrean izanen direnak.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Sara Álava Saso andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 309/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2024-2025 ikasturterako izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratu ziren aldi baterako kontratazioak egitearren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetan, honako espezialitate honetan:
Maisu-maistren kidegoa: Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, gaztelaniaz.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).
Iruñean, 2024ko azaroaren 7an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2416257