2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Gora jotzeko 24-01786 errekurtsoa, izangai onartu eta baztertuen zerrendaren onespenari aurkezturiko alegazioak ezesteari buruz, liburutegiko arduradunaren lanposturako deialdian
Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 24-01786 errekurtsoa jaso da, zeina Concepción Antolín Vegak jarri baitzuen Berriobeitiko Udalaren alkatearen 2024ko irailaren 2ko ebazpen baten aurka, liburutegiko arduradunaren lanposturako deialdian. Ebazpen hori, hain zuzen, izangai onartu eta baztertuen zerrendaren onespenari aurkezturiko alegazioak ezesteari buruzkoa zen.
Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kaleko 10ean), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Berriobeitin, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2416235