236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Gora jotzeko errekurtsoa, lankidetza ekonomikorako hitzarmenaren ondorioz ordaintzeke dagoen zorra ordaintzeko erreklamazioari buruzkoa

Lorenzo Cañamares Aldareguiak, Aroztegiko Kontzejua ordezkatuz, 24-01805 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Atezko Udaleko alkatearen 2024ko irailaren 13ko ebazpen baten aurka (ebazpena, lankidetza ekonomikorako hitzarmenaren ondorioz ordaintzeke dagoen zorra ordaintzeko erreklamazioari buruzkoa). Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean.

Eritze Atetzen, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2416291