236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4196/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita urriaren 30eko 4122/2024 Ebazpenean antzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, xedatzen da bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dira.

Aipatutako ebazpenean akatsak atzeman direnez, esleitutako lanpostuetatik bitan hizkuntza-eskakizuna gaizki adierazi baita, bidezkoa da zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Urriaren 30eko 4122/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, xedatzen da bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dira. Hain zuzen, akatsa atzeman da honako hau dioen tokian:

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

TITULAZIOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

ORTIGOSA LECUMBERRI, ANA JESUS

Txanda irekia

0039575

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO ESKUALDEA

EREMU MISTOA

X

X

IRAIZOZ OIAGA, GARAZI

Txanda irekia

0039576

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO ESKUALDEA

EREMU MISTOA

X

X

Honako hau behar du:

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

TITULAZIOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

ORTIGOSA LECUMBERRI, ANA JESUS

Txanda irekia

0039575

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO ESKUALDEA

EREMU MISTOA

Euskara, B2

X

IRAIZOZ OIAGA, GARAZI

Txanda irekia

0039576

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO ESKUALDEA

EREMU MISTOA

Euskara, B2

X

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, eta interesdunei, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2416263