2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Hirigintza Gerentziaren 2024ko lan publikoaren eskaintza
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2024ko urriaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:
CGU 30-OCT-24 (07/UV).
Ikusirik Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren plantilla organikoko lanpostu hutsak, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin; ikusirik, orobat, Hirigintza Gerentziako legelariaren 2024ko urriaren 4ko txostena, erabaki da:
1. Onestea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren 2024ko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartzen duela:
Kode espezifikoa: 100.002-5. Lanpostua: Goi mailako arkitektoa.
2. Agintzea Iruñeko Udalari egin dezala 2024ko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko lekualdatze-lehiaketa, arkitekto lanposturako, eta ondoren hautapen-prozesua egin dezala lanpostu hori betetzeko. Agindua amaituko da 2028ko irailaren 26an, data horretan amaituko baita 2023an onetsitako agindua.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren 2024rako lan publikoaren eskaintza.
Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2416192