2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Ribaforadako 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatien xehetasun-azterketa, ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 puntu eta haien instalazio osagarriak instalatzekoa", Iberdrola Clientes SAUk sustatua eta Javier Rodríguez Marcos arkitektoak idatzia. Xehetasun-azterketa hori 2022ko maiatzaren 12koa da, eta aldatu eta osatu egiten du 2020ko irailaren 4tik indarrean zegoena. Zehazki, aurreko xehetasun-azterketan zeuden eraikuntza-bolumenak berrantolatzen ditu, beharrezkoa baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 puntu eta haien instalazio osagarriak instalatu eta eraikitzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Ribaforadan, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2416223