236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Erratzuko 55. poligonoko 46 lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko urriaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, premiazko 2. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea Erratzuko (Baztan) 55. poligonoko 46 lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Argin 500 SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2416352