2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, langile autonomoei dirulaguntzak emateko, merkataritza-negozioen eskualdatzeengatik eta berriz irekitzeagatik ordaindutako gastuetarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 795740.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/795740).
Xedea: Dirulaguntzaren xedea da negozioek zabalik jarrai dezaten erraztea, halakoak ixteko arriskurik bada ordezkoa ez aurkitzeagatik, bide emanik lan autonomoan edo norberaren konturako lanean hasteko; xedea du, orobat, itxita dauden merkataritzako lokalak berriz ireki daitezen sustatzea.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 10.000 euro.
Laguntzak eskatzeko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2024ko abenduaren 31ra arte, biak barne, Lizarrako Udalaren erregistroan.
Onuradunak: langile autonomoak, baldin badira norberaren kontura egiten den enpresa-jarduera baten titularraren ondorengo, edo, orobat, itxita dagoen merkataritzako lokal bat berriz irekitzen badute. Deialdian jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntza eskatzen duten unean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena.
Lizarran, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2416310