236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, langileriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Arangurengo Udaleko langileriako teknikari lanpostu bat (B mailakoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak Gobernu Batzarraren 2024ko maiatzaren 30eko erabakiaren bidez onetsi ziren, eta 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 4an. Ondoren, aldaketa bat argitaratu zen, 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, 2024ko urriaren 16ko 820/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta argitaratu zen 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an.

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendan egindako akatsak zuzentzeko eta haren kontra erreklamazioak jartzeko epea bukaturik, Arangurengo alkateak, 2024ko azaroaren 11n emandako 918/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Zuzendutzat ematea Santiago Esparza Lanasek, María Cecilia Moreno Ramosek eta Ricardo Vidaurreta De la Cruzek eginiko akatsak.

Bigarrena.–Nicolás Gutiérrez Gilek aurkezturiko alegazio idazkia ezestea, ez baitu deialdiko 2.1 oinarrian eskatutako titulurik, izan ere Zuzenbideko gradua ez da lanpostuan sartzeko eskatzen diren titulazioetako bat.

Hirugarrena.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea deialdi honetarako: deialdia, Arangurengo Udaleko langileriako teknikari lanpostu bat (B mailakoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Laugarrena.–Hautapen probak (lehenbiziko eta bigarren ariketak) urtarrilaren 22an eginen dira, Arangurengo udaletxeko Mutiloa aretoan, eta lehen ariketa 9:00etan hasiko da.

Bosgarrena.–Argitaratzea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, bai eta, deialdi honetan ezarritako hautaprobak egiteko lekua, eguna eta ordua Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Seigarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkeztu ahalko da, aukeran: zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat: a) berraztertzeko errekurtsoa, agindua eman duen organo berari zuzendua, b) gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean biak, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Mutiloan, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

IZANGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA DEIALDI HONETAN: DEIALDIA, ARANGUGENGO UDALEKO LANGILERIAKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT
(B MAILAKOA) OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

1

ARRIAZU GARATE JAIONE

2

ESPARZA LANAS SANTIAGO

3

GOLDARACENA CATALAN MARIA JOSE

4

MARTINEZ BLANCO JOSE MARIA

5

MONTAÑES ALSASUA MARIA PILAR

6

MORENO RAMOS MARIA CECILIA

7

MUNIZ ROMERO ERIKA

8

REGUERA IRIBARREN RAQUEL

9

SAEZ SUBIRAN YLENIA

10

SARRASIN ILUNDAIN MARIA

11

SOTIL ROS MARIA CARMEN

12

VIDAURRETA DE LA CRUZ RICARDO

Iragarkiaren kodea: L2416357