2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hitzarmenak hainbat erakunderekin
Baztango Udalak, 2024ko urriaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, ondoren adierazten diren hitzarmenak onartu zituen:
9. akordioa: "Foru plazako udal eraikina egokitzeko, jubilatuen etxerako eta bertze erabilera batzuetarako" obra burutzeko zuzeneko dirulaguntza ematea arautzen duen hitzarmenaren gehigarria.
10. akordioa: lankidetza-hitzarmena "kirol-errezeta" programa sortzeko.
11. akordioa: hirigintza-hitzarmena María Dolores Alcortarekin.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Baztanen, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2416337